Txikitan haundia izan nahi zuen, eta orain haurra izan nahi du berriz. Itzulera bidaia horretan lagunduko diolakoan, istorioak asmatzen ditu.
Ezagutu Xabier eta Martin Etxeberria euskal egileak: 2 idazle, 26 liburu, 213.450 esaldi, hauetako %27 on samarrak
Poesia pozoin bat zela ohartarazi zioten arren, katilukada osoa edan zuen aspaldi. Geroztik jira-biran dabil, sasi guztien azpitik eta hodei guztien gainetik.
Haur literaturako ipuin bat, “Airean ere negu usaina nabari da” (1999, Erein) elkarrekin idazteko saiakera egin eta Lizardi Saria eman zieten.
Ordutik, sortzaile tandem gisara, lan ugari idatzi dituzte bai haur literaturan, bai helduen literaturan eta baita azkenaldian komikigintzan ere.
Edozein modutan, norberak bakarka lan gehiago argitaratuak ere baditu.
Komiki berri bat argitaratuko dugu EEBBetan. BROKEN EYE izena du, eta istorioaz oraindik gehiegi esan gabe, IÑAKI ARENAS euskal artista gazte ikaragarriak marraztuko duela eta SCOUT COMICS argitaletxe amerikarrak aterako duela aurreratu dezakegu. Bidaide paregabeak abentura berri honetarako!
liburu
idazle
esaldi
esaldi on
Idazle handiak horrela zioen arren, beldurrak ez gaitu hobeak egin. Urdinagoak eta ilunagoak beharbada, baina hobeak ez.”
Martin Etxeberria - Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin
Arrastaka, ate aldera iristen nola ahalegintzen zen begira geratu zen. Adore gehiago behar da bizitzeko, hiltzeko baino, pentsatu zuen.
Martin and Xabier Etxeberria - Gizon gogorraren sekretua
Benetan handiak diren hondamendi guztiek itxura batean ezdeusa dirudien abiapuntu bat izaten dute. Tantaz tanta urtzeari ekiten dio ehunka urtetan iraun duen izotz bloke antartikoak. Zigarrokin ximur batek erretzen ditu erreserba naturaletako artelatz hektareak. Nire kasuan, Carlosen ezkontzan hasi zen dena.
Xabier Etxeberria - Udazkeneko lorea
Ama. Sukaldearen bihotza eta ahotsa. Amak beti dauka presa, beti dauka zerbait egiteko.
Xabier & Martin Etxeberria - Airean ere negu usaina nabari da