Margolaria / The Painter filma laster kalean

Margolaria / The Painter filma laster kalean

Margolaria / The Painter film dokumentala laster kalean izango da, azken produkzio fasean dago jada. Proiektu honetan parte hartu dugu guk, gure lagun eta filmaren zuzendari den Oier Aranzabalekin batera filmaren gidoia idatziz.

Margolaria / The Painter Mikel Urdangarin euskal abeslari ezagunaren bizitzan oinarrituta gai unibertsalak jorratzen dituen film dokumentala da, sorkuntza artistikoaren prozesuari, sakrifizioari eta ziurgabetasunez betriko bizimodu batetara, artistarena hain zuzen, jauzi egitearen bertigoari buruz aritzen dena.

Oier Aranzabalek eta Iker Treviñok zuzendu dute filma, eta Maluta Filmsek, Caravan Filmsek eta Atera Filmsek produzitu dute ETBren laguntzarekin.

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.