Author: Admin

Laster plazaratzekoa den Buyan gure komiki liburua promozionatzen aritu gara 2019ko SDCCan, San Diego Comic Con-en, munduko komiki azokarik handienean.  Aritz Truebarekin, Buyan sortu duen artista bikainarekin, eta beste komiki proiektu batean lanean ari garen Garluk Aguirre artista ikaragarriarekin joan ginen. Buyan Insight Comics argitaletxe amerikarrak...

“Berriro itzuliko balitz” liburu berria aurkeztu du Xabierrek, Danimarkan kokaturiko eleberri beltza, thriller erritmoduna. Elkar argitaletxeak plazaratu du liburua, Agustin Zubikarai bekaren irabazlea izan zena. Martin eta Xabier euren liburuen aurkezpen ekitaldietan dabiltza egunotan, batzuetan bakarka, besteetan elkarrekin. ...

Martinek poesia liburu berria idatzi du, laugarrena, "Winston" izenburuarekin Elkar euskal argitaletxeak plazaratu duena. Aurkezpena Donostian izan zen eta bertan egilea, Martin Etxeberria, bere liburuaz aritu zen ekitaldira azaldu ziren lagun eta kazetarien aurrean, Elkar-eko editore Xabier Mendigurenek lagunduta eta baita Josu Goikoetxeak ere, zeinak bere...

Aurten Xabierrek ezin izan du Angoulemeko komiki azokara joan, Europa osoko komiki jaialdiarik haundiena da berau. Martin joan da idazleen tribuaren izenean, Aritz Trueba, Garluk Agirre eta Julia Cejas marrazkilariek lagunduta. Guztiek gure proiektuak ederki ordezkatu ditugu. Lan ederra lagunok! ...

2017ko Ignacio Aldecoa literatur saria Xabier Etxeberriari eman zaio. Leihaketa hau euskarazko ipuin laburren alorrean dagoen saririk nabarmenena da, eta Arabako Ahaldundiak antolatzen du. "1982" izeneko ipuinarekin irabazi du saria Xabierrek, bere haurtzaroari eta Euskal Herriko 80 hamarkadako urte iskanbilatsuei zuzendutako atzera-begirako errealista, inolaz ere idealizatu...

Xabier Etxeberria izan da 2017ko Agustin Zubikarai Sari ospetsuaren irabazlea.  Literatur lehiaketa honek euskaraz idatzitako nobela proiektuak saritzen ditu, eta euskal kulturaren barruan ezagunenetakoa da. Hamazazpigarren edizio honetan hainbat proiektu aurkeztu dira eta epaimahaiak saria Xabier Etxeberriaren "Berriro itzuliko balitz" proiektuariematea erabaki du. Idazleak orain urte bateko epea...

Poloniako Lodz hiriko Komiki Festibalera goaz irailak 15etik 17ra. Lodzeko jaialdia 1991 urtean hasi ziren antolatzen eta urte gutxiren buruan Poloniako komiki azoka handiena ezezik, ekialdeko-erdialdeko Europako komiki ekitaldi garrantzitsuena bihurtu da.   Poloniako TIMOF argitaletxeak gonbidatuta goaz, eta ETXEPARE Euskal Institutuaren laguntzari esker egin ahal izango dugu bidaia. Laukotea goaz; bi idazle (gu...

Zenbait idazle lagun egin ditugu, eta ona da. Baina zure betiko lagunak idazle direnean, ederra da. Gu bioz gain, beste bi idazle dauzkagu koadrilan: Xabier Etxabe eta Bertol Arrieta. Bertol Arrieta ez da berria letren plazan, baina bere "Elurraren formula" liburu berria irakurtzea bukatu dugu eta guztioi...