Kategoririk gabe

“Berriro itzuliko balitz” liburu berria aurkeztu du Xabierrek, Danimarkan kokaturiko eleberri beltza, thriller erritmoduna. Elkar argitaletxeak plazaratu du liburua, Agustin Zubikarai bekaren irabazlea izan zena. Martin eta Xabier euren liburuen aurkezpen ekitaldietan dabiltza egunotan, batzuetan bakarka, besteetan elkarrekin. ...

Aurten Xabierrek ezin izan du Angoulemeko komiki azokara joan, Europa osoko komiki jaialdiarik haundiena da berau. Martin joan da idazleen tribuaren izenean, Aritz Trueba, Garluk Agirre eta Julia Cejas marrazkilariek lagunduta. Guztiek gure proiektuak ederki ordezkatu ditugu. Lan ederra lagunok! ...

2017ko Ignacio Aldecoa literatur saria Xabier Etxeberriari eman zaio. Leihaketa hau euskarazko ipuin laburren alorrean dagoen saririk nabarmenena da, eta Arabako Ahaldundiak antolatzen du. "1982" izeneko ipuinarekin irabazi du saria Xabierrek, bere haurtzaroari eta Euskal Herriko 80 hamarkadako urte iskanbilatsuei zuzendutako atzera-begirako errealista, inolaz ere idealizatu...

Xabier Etxeberria izan da 2017ko Agustin Zubikarai Sari ospetsuaren irabazlea.  Literatur lehiaketa honek euskaraz idatzitako nobela proiektuak saritzen ditu, eta euskal kulturaren barruan ezagunenetakoa da. Hamazazpigarren edizio honetan hainbat proiektu aurkeztu dira eta epaimahaiak saria Xabier Etxeberriaren "Berriro itzuliko balitz" proiektuariematea erabaki du. Idazleak orain urte bateko epea...

Poloniako Lodz hiriko Komiki Festibalera goaz irailak 15etik 17ra. Lodzeko jaialdia 1991 urtean hasi ziren antolatzen eta urte gutxiren buruan Poloniako komiki azoka handiena ezezik, ekialdeko-erdialdeko Europako komiki ekitaldi garrantzitsuena bihurtu da.   Poloniako TIMOF argitaletxeak gonbidatuta goaz, eta ETXEPARE Euskal Institutuaren laguntzari esker egin ahal izango dugu bidaia. Laukotea goaz; bi idazle (gu...

Zenbait idazle lagun egin ditugu, eta ona da. Baina zure betiko lagunak idazle direnean, ederra da. Gu bioz gain, beste bi idazle dauzkagu koadrilan: Xabier Etxabe eta Bertol Arrieta. Bertol Arrieta ez da berria letren plazan, baina bere "Elurraren formula" liburu berria irakurtzea bukatu dugu eta guztioi...

Euskal Idazleen Elkartearen "Idazleak ikastetxeetan" egitasmoaren barruan, hainbat ikastetxe bisitatzen ari gara martxoa eta apirila bitartean. Benetan esperientzia aberasgarria da. Irakurleek, gaztetxoenak direnean batez ere,  sarritan ustekabeko galdera asko izaten dituzte, gure lanak beste ikuspuntu batetik pentsatzera behartzen gaituztenak. Argazki honetan, Xabier  Urduñako (Bizkaia) eskola publikoko ikasle batzuekin. Eskerrik...

Hanoi // Vietnam, 2000ko negua. Sobietar Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du eta Txotxongilo Antzokiko bere mundu txikitik aterarazi. Hasiera batean pasaportea berritzeko errutinazkoa behar zuen solasaldia, ustekabean denboran luzatzen eta korapilatzen joan den itaunketa sakona bilakatu da, iraganeko heriotza bat...

"Buyan" gure komiki proiektua Frantzian argitaratua izango da, Akileos argitaletxe frantziar ezagunaren eskutik. Aritz Truebaren marrazki ederrekin eta gure gidoiarekin, XIII mendeko errusiar printzerri batean kokatzen da komikia. Bertan  Nenetsiako tundratik hildako bere maitea berreskuratu nahian Buyan uharte mitikora iritsi nahi duen Maansi gaztearen gorabeherak ezagutuko ditugu,...