Martin Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974ko Urriaren 7) euskal idazle eta gidoilaria da. Bere lehen lanak poesiaren alorrekoak izan ziren, “Katiluaren ipurdia” (1999, Alberdania) baina narratibazko lan ugari argitaratuak ditu Xabier anaiarekin batera, hala helduentzat nola haurrentzat ere. Komiki gidoilari gisa ere badihardu anaiarekin tandema osatuz.
Bakarka, beste hiru poesia liburu argitaratuak ditu: “Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin” (2005, Elkar), “Zakurraren poema eta beste hezurrak” (2018, Elkar) eta “Winston” (2011, Elkar).