Xabier Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974ko urriaren 7) euskal idazle eta gidoilaria da. Bere lehen eleberriarekin, “Egun denak ez dira berdin“ (2001, Elkar), Igartza Saria irabazi zuen. Beti narratiban, lan ugari argitaratuak ditu anaia Martinekin batera, hala helduentzat nola haurrentzat ere. Komiki gidoilari gisa ere badihardu anaiarekin tandema osatuz.
Bakarka, “Udazkeneko lorea” (2012, Elkar), “Eman amore” (2015, Elkar) eta “Berriro itzuliko balitz” (2018, Elkar) eleberriak ere idatziak ditu.